"Agindua zor" dio euskal esaera zaharrak eta hori da atari honekin lortu nahi dena, aderdi politikoek euskararen normalizazioaren karira egindako promesa edo proposamenak biltzea, gerora emandako hitza bete dezaten.
"Garrantzitsua da euskara bizirik den hizkuntza izatea eta ez ondarearen hizkuntza. Hizkuntza gutxituen aldeko lege bat bozkatua izan dadin nahi dut."
"Horri begira, nik nuen lehen aldikoz Konstituzioaren aldaketa eskatu. Bi lege proposamen egin nituen. Tokiko hizkuntzen ezagupena Konstituzioaren bigarren artikuluan ezartzeko proposamena egin nuen, Marc Le Fur diputatu bretoiarekin batera. «Hizkuntza ofiziala frantsesa da, eta ezagutzen eta sostengatzen ditugu hizkuntza gutxituak», genioen. Baina bietan galdu genuen, eskuin eta ezker muturreko diputatuek aurka egin zutelako; ezberdintasun politikoak ahantziz eta jakobinismoari segituz, elkartu egin ziren."

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA | diseinua: iF Diseinuak - 2012