Agindua Zor Hizkuntza-politika eragingarria behar dugu

"Agindua zor" dio euskal esaera zaharrak eta hori da atari honekin lortu nahi dena, aderdi politikoek euskararen normalizazioaren karira egindako promesa edo proposamenak biltzea, gerora emandako hitza bete dezaten.

"Eztabaida ez da euskara anitz edo gutxi lagundu behar den. Tresna eraginkor bakarra ofizialtasuna da, frantsesaren eta euskararen artean eskubide berak bermatzeko. Adostasun hori onartu behar dute alderdiek"

"Hizkuntza Erregionalen eta Gutxituen Europako Itunari doakionez, sozialistak anbiguotasuna mantentzen dute, eta ofizialtasuna eta berdintasuna nahasten dituzte. Guk eskubideen berdintasuna bilatzen dugu. Maila horretan aitzinatzeko molde bakarra Konstituzioaren 2. artikulua moldatzea da"

"Euskara eta frantses hizkuntzen eskubide berdintasunaren aldekoak gira, estatus ko-ofiziala baten aldekoak. Hizkuntza Erregionalen eta Gutxituen Europako Ituna berrestearen aldekoak gira."

Peio Etcheverry Ainchart | EH BaiEH Bai

ESEP 2013-2023 ESKURATU

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA | diseinua: iF Diseinuak - 2012